XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zigarretak erreaz, ofizial bi bere eser-lekutan jarrita zeuden; belaun gainean paper batzuk zituztela, - Hi, Ibbieta al haiz? - Bai.

- Nun duk Ramon Gris? - Ez dakit.

Galderak egiten zizkidana lodikote txiki bat zen.

Betaurrekoen atzean begi gogorrak zituen.

Esan zidan: - Ator! Xutituaz, inguratu nintzaion.

Besteak besoetatik heldu ta lur pean sartuko ninduken begirada bota zidan.

Aldi berean, indar guziez, nere bularra hestutzen ari zitzaidan.

Ez zebilen min egitearren, bere jokutan baino: nitaz nagusitu nahi zuen.

Ikusten danez, hortarako bere arnas hustela nireganatzea ere beharrezkoa zitzaion.

Horrela egon ginen momentu batean, (...).